|
Lehen irrati emisioak 1920. urtean Estatu Batuetan egin
ziren eta lehen programa hauteskunde baten berri ematea izan zen. Bi
urte geroago herrialde honetan 451 irrati-emisora zeuden. Europako
lehen irratiak 1921. urtean agertu ziren . Espainian berriz,
Madrilgo Radio Ibérica 1923ko Irailan sortu zen . Irrati hau urte
batzu geroago desagertuko zen eta horregatik Espainiako irrati
zaharrena Radio Barcelona EAJ 1 dugu. Laixter hiri guztiak nahi dute
irrati bat eduki.
Donostian, Udaletxeko alkate ordea zen,
Sabino de Ucelayetak irrati bat sortzeko asmoa azaldu zuen .Alkateak
ez zuen asmo bera eta ez zuen onartu eskaintza. Berak bakarrik
segitzea erabaki zuen .
Lizentzia eskatu eta
1925ko Azaroaren 24an hasi zen Radio San Sebastián EAJ 8. Bilbon ere
ba daude zenbait talde, irrati bat jartzeko gogoarekinkin. Irrati
zale talde bat , 1924an hasten da lanean eta 1925ko martxoaren
30an Radio Club Vizcaya EAJ 9, martxan jartzen du. Carlton hoteleko
irratia bezela izango da ezaguna. Baina ez da irrati bakarra
izango, Madrilgo enpresa talde batek , EAJ 11 Radio Vizcaya
sortzen bai du.
Hiru irrati
epe laburrean. Etorkizuna ona dirudi, baina ez da horrela izango.
Iragarki mundua ez dago oso aurreratuta eta merkatariak ez dute
gehiegi sinisten asmakizun berri honetan. Horregatik ez da erreza
emisioak mantentzea. Eta hori programazioan nabarituko da.
Irratsaioak eskasak izango dira eta entzuleen kexak nabarituko dira.
Irrati zale hauek beti Parisera edota Londonera begiratuko dute.
Hango irratiak oso indartxuak izanik oso interesgarriak izango bai
dira. Horregatik Bilbon bi irrati lehian izango direlako, egoera oso
gogorra bihurtuko da.
Espainia osoan ,irratiak une latzak
igaroko ditu, eta egoera hau gainditzeko enpresa indartu bat
bakarrik izango da kapaz .Madrilgo Union Radio enpresa hasiko
da hiri guztietan irratiak erosten. Interesgarriak ez
direnak itxi egingo ditu eta besteak bere sarean sartuko ditu.
Euskal Herrian 1927an ,EAJ 8 Radio San Sebastián , EAJ 9 Radio
Club Vizcaya eta EAJ 11 Radio Vizcaya irratiak erosiko ditu. Bilbon
EAJ 11 itxiko du eta pertsonala eta material guztia Radio Club
Vizcaya irratira pasako da. Eta geratzen den EAJ 9 irratia,
1928an tenporalki matxura bat konpontzeko itxiko du baina ez
da inoiz airera bueltako. Gauza bera gertatuko da Sevilla, Cádiz,
Salamanca eta beste hiri askotan. Prozesu hau bukatzerakoan 1930.
urtean, Union Radiok zeukan katea Espaina osoan entzun
zitekeen. Madrilgo irratia, sare buru bihurtuko da eta Donostia,
Bartzelona eta Sevillako irratiekin leku guztietara iritxiko
da
1932ko dekretu bati esker ,potentzia txikiko irratiak
sortzeko aukera eskaintzen da. Horrela sortuko dira 1933an Radio
Bilbao eta Radio Pamplona, eta 1934an Radio Vitoria. Radio Tudela
delako irrati bat ere sortuko da, geroago itzaliko
dena.
|
|